Gabonetako ekintzetan izena emateko epea astelehenean zabalduko da

23.10.15
Euskara

Gabon garaian ilusioz, poztasunez eta dibertsioz beteriko egunak pasatzen dituzte etxeko txikienek. Bi asteko oporrak are gehiago alaitzeko, Ermuko Udaleko Euskara Zerbitzuak ekintza erakargarri ugari antolatu ditu egun horietarako.

Lehen Hezkuntzako ikasle ermuarrek txangoak, eskulanak, sukaldaritza, patinajea, joko olinpikoak eta beste hainbat ekintzaz gozatuko dute hamar egunetan.

Izena emateko epea urriaren 26an, astelehena, hasiko da, eta azaroaren 5era arte izango da zabalik. Horretarako, Euskara Zerbitzuko bulegoetara jo beharko da (Konbentukoa, 5), eta dagokion tasak ordaindu: 50 euro haur bakoitzeko, edo 40 euro bakoitzak bi anaia-arreba apuntatuz gero.

Aurtengo berrikuntzetako bat toki mugarik ez dagoela da. Horri esker, izena ematen duten haur guztiek izango dute ekintzetan parte hartzeko aukera.

Gabonetako ekintza horien helburua haurrei eta gazteei euskara normaltasunez erabiltzeko aukera eskaintzea da.

Udaleko Euskara Zerbitzuak Antxintxiketan aisialdi taldeko begiraleekin elkarlanean antolatzen du programa.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin