Debabarrenean geratuko ‘2015eko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketako sariak

23.10.15
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2015eko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioko sariak Debabarrenean geratuko dira. Izan ere, sari nagusiaren garailea, Patxi Jato Pastor argazkilaria izan da. Honek Euskadiko errepide batera atera duen ‘De ruta’ tituluko argazki batekin gailendu da, epaimahaiak emandako puntuetatik gehienak lortu eta gero. Irabazleak, sari gisa 500 euro eskudirutan jasoko du.

Gailu –esku telefonoekin- mugikorrekin ateratako irudi onenaren atalean, saria Iratxe Lejardiri egokitu zaio, berea izan baita sailkapenean puntu gehien lortu duena. Honek bidalitako argazkiak, ‘Oh, lala’ izenburua du eta Paris hirian ateratakoa da. Ermuar honek ere sari gisa 300 euro eskudirutan hartuko du.

Lehiaketara 29 argazki aurkeztu dira, autoreak bisitaturiko lekuetan igarotako egun eta oporren adierazgarri. Aurkeztutakoetatik 13 argazki kamararekin hartutako irudiak dira eta gainontzeko 16 ak esku telefonoekin. Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, gure udalaren laguntzarekin. Lehiaketara aurkeztutako irudiekin erakusketa antolatuko da, zeina Lobianon ikusgai jarriko den azaroaren 1etik 29ra bitartean. Erakusketak sarrera librea izango du eta hori astelehenetik igandera bisitatu ahal izango da, arratsaldeko seietatik zortzietara bitarteko ohiko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne