Indarkeria matxisten aurkako estatu martxarekin bat egingo du Ermuak
Indarkeria matxista gure gizarteko gaitzetako bat da, eta tamalez, oso presente dago egunerokotasunean. Datuak ikusi besterik ez dago: 36 emakume erail dituzte aurten estatuan, eta horietatik bi, Bizkaian. Egoera gogor bezain konplexu horren aurrean, Ermua beti izan da herri solidarioa eta kontzientziatua, Emakumeen Topalekua buru duela.
Horren harira, Ermuko Udaleko Berdintasun Sailetik gonbidapena luzatu zaie herritar guztiei Indarkeria matxisten aurkako estatu martxarekin bat egiteko. Mobilizazioa datorren azaroaren 7an izango da Madrilen.
Emakumeen Topalekuak bat egin du martxarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin die herriko gizon-emakume guztiei. Doako autobus bidaia antolatu da Madrilera, eta nahi duen edonork Topalekuan (Izelaieta, 12) eman dezake izena.
Indarkeria matxisten aurkako estatu martxara goizeko 7etan abiatuko da autobusa Ermutik, eta egun berean gauerdirako itzultzea espero da.
Guztiok egin dezakegu zerbait orban beltz hori gure gizartetik ezabatzeko. Animatu zaitez, eta esan: biolentzia matxistarik ez!
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko