Allenen ‘Irrational Man’ eta ‘La playa de los ahogados’ filmek amanera emango diote urriko zine programazioari
Zineklubak hasiera emango dio zine aste berri bati. Ostegunean Antzokian ‘B’ drama judiziala proiektatuko dugu. Zuzendaria David Ilundain da, zeinak gidoia era landu duen Jordi Casanovasekin batera. Filma indartsua da, Ruz epaileak Partidu Popularreko diruzain ohiari egindako itaunketa berregiten duena. B lana hasieran antzerki izateko pentsatu zen baina kasuaren oihartzuna ikusita David Ilundain zuzendariak zinera eraman du. Gure garaiko ustelkeriaren adibiderik gordin eta fidela izateaz gain, B filma interesgarria da, ihesbiderik gabe harrapatua sentitu eta bere hitza kolokan izatera ohiturik ez dagoen pertsona eta epaile gazteari aurre egiten. Tentsio handikoa da eta azpimarragarri dira Pedro Casablanc eta Manolo Soloren interpretazioak; lehenak Luis Bardenasen papera egiten eta bigarrenak Ruz epailearena. ‘B’ iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera proiektatuko dugu.
Zine komertzialaren txanda zapatu arratsean iritsiko da, La playa de los ahogados tituluaren lehen emanaldiarekin. Zuzendaria Gerardo Herrero da eta bere potragonista Carmelo Gómez aktorea. Filma Domingo Villarrek idatzitako eleberri arrakastatsua du oinarri. Itsas-gorak marinel baten gorpua hondartzara ekartzen du. Irudiz istripua izan zitekeen, baina gorpuak eskuak loturik ditu. Leo Caldas inspektoreak erailketa argitu beharko du giro trakets eta konplexu batean. La playa de los ahogados istorio sendoa da, erraz ikusi eta interesa mantentzen duena. Trama konplexua eta ezustekoa du, ikuslea azken unera arte harrapatuko duena. Larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena, Voody Allen zuzendariaren azkena da, Irrational man titulukoa. Protagonista Joaquin Phoenix da, lan aparta egiten duena eta Jamie Blackley, Parker Posey eta Emma Stonengandik lagundutakoa. Abe unibertsitateko irakasle atsekabetua da, krisiaren aurreneko atarian dagoena. Lekuz aldatu eginen da, herri txiki batera ikasturte berria ekiteko eta bertan irakasle eta ikasle berri bana ezagutuko ditu, berarengatik interesatuko direnak. Godoi harrigarria da, inteligentzia, imajinazioa eta ausardiaz gain datorrena. Lana umore, intriga eta horrorea uztartzen ditu, sentsazioen etengabeko gorabeheran. Zine puru purua. .Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igande arratseko 5etan eta gaztetxoentzako emanaldiaren barne, ¡Upsss! ¿Dónde está Noe? marrazki bizidunen filma alemaniarra ikusi ahal izango dugu. Istorio dibertigarria, abeturaz blai datorrena. Protagonista itsasontzi bat eta 50.000 animalia. Zer atera daiteke gaizki? Oso dibertigarria.
Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan