Bertso jaialdia hartuko du ostiralean Ermua Antzokiak

28.10.15
Ermua Antzokia

Ermua Antzokian bertso jaialdia izango da ostiral gauean. Jarduera hori ‘Euskal Birusa’ elkarte euskaltzaleak antolatu du. Ekitaldia San Martin Kulturalaren barne dago. Ikuskizuna Antzokian egingo da gaueko hamarrak eta laurdenetan hasita. Sarrerak 10 euro balio dute eta jada salgai daude Lobianon, Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta horren webgunean.

Aurtengo bertso jaialdian sei bertsolarik hartuko dute parte hiru emakumek eta hiru gizonek. Eszenatokira igoko diren selles gain, gai jartzailea bera egonen da. Bertsolari taldea: Uxue Alberdi, Alaia Martin eta Oihana Bartra, Jon Maia, Felipe Zelaieta eta Beñat Gaztelumendi. Seikoteak Bertso Jaialdia eskainiko du gaueko 22:15etatik aurrera. Jaialdiak ikusmina piztu du bailarako zaleen artean. Bertso saio bizia eta freskoa espero da. Gai jartzaile moduan Amaia Agirre arituko da. Giro aparta gau hotzean!

Azpian iazko jaialdiko argazkien bilduma uzten dizuegu. Lana Oscar Blanco Gutiérrez Kultur saileko eta webgune honetako kolaboratzailearena da.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean