Udaberrira bitartean fitness eta kadio zerbitzuek zabalik izango igande eta jai egun goizetan

29.10.15
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) Udal Kirol Erakundeak fitness eta kardio aretoak irekiko ditu igande eta jaiegun goizetan neguan, printzipioz –martxoa bukatu artean-. Areto hauetako ordutegia orotara 4 orduz luzatuko da asteburu eta jaiegunetan udaberrira bitartean.

Hortaz, urtarriletik martxora arte martxan jarritako esperientzia pilotua luzatu eginen da, instalazioa igande eta jaiegunetan goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 1era bitartean zabalik izanez.

Aretoek UKEko monitoreen etengabeko gainbegiratzea izango dute eta zerbitzuko erabiltzaileen neurrira egindako jarduera fisikoko programa pertsonalizatuen planifikazioa, programazioa eta ebaluazioaz arduratuko dira.

Igande eta jaiegunetako ordutegia hau indarrean egongo da datorren urteko martxora arte, azaroaren 1eko igandetik hasita.

Ordutegiaren luzapen honek egun fitness ikastaroan edo Premium tarifan alta emanda duten 510 erabiltzaileei eragingo die zuzenean eta inolako gain-kosturik gabe.

Neurri honekin, UKEk aurrera jarrai bere kirol eskaintza muturreraino eguneratzeko eta hobetzeko konpromisoarekin, egungo eskarira egokituz, azken urteotan etengabe eta pixkanaka hazten joan dena.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da