Juanma Bajo Ulloa izango da 'Izarra Centreko arratsaldeak' zikloko hurrengo gonbidatua

30.10.15
Ekonomi Sustapena

Juanma Bajo Ulloa zinema zuzendaria Izarra Centren izango da datorren azaroaren 5ean, osteguna, “Cómo contar historias y no morir en el intento” hitzaldia eskaintzeko.

‘Izarra Centreko arratsaldeak’ zikloan parte hartuko du zinegile arabarrak, eta zinemaren industriaren egungo egoera, kulturaren arloan ekintzailetza eta zentsura modu berrian izango ditu mintzagai.

Juanma Bajo Ulloa oso zuzendari goiztiarra izan da: 23 urte zituela, Goya saria eta Donostiako Zinemaldiko garaikurra jaso zituen “Alas de Mariposa” filmagatik, eta 25 urterekin “La Madre Muerta” filma zuzendu zuen, nazioartean sari ugari eskuratuz. Zine berritzaileari bide eman eta “Airbag” arrakastatsua ere egin zituen. Beti kritikoa izan da estatuko zinemaren industriarekin, eta egun aro ezberdin batean sartuta dago, anitzagoa, antzerkia, zinema dokumentala, bideoklipak, publizitatea eta zarzuela barne hartzen dituena.

Hitzaldia datorren hilaren 5ean izango da Izarra Centreko auditorioan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Parte-hartzaile guztiek artista ezagutzeko eta harekin hitz egiteko aukera izango dute. Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da administracion@fundacionizarra.eu helbidean izena ematea edo honako inprimakia betetzea.

‘Izarra Centreko arratsaldeak’ izenpean, Izarra Fundazioak euren sektoreetan arrakasta duten profesionalekin hitzaldi zikloa antolatu du. Helburuak ekintzailetza mota ezberdinak ezagutzea eta berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea eta erraztea dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat