Imagen
Hasi da 'mendeko pertsonenganako arreta soziosanitarioa' ikastaroa
02.11.15
Ekonomi Sustapena
“Menpekotasuna duten pertsonak etxean atenditzea” izeneko ikastaroa abian da gaurtik aurrera. Ermuko Udalak antolatu du, II. Plan sozio-sanitario pilotu edo esperimentalari jarraiki, eta formazio profesionaleko kurtso honetan profesionaltasun ziurtagiria lortu ahal izango da.
Gaurtik hasi eta 2016ko martxoaren 13ra arte eskainiko da ikastaroa Izarran. 480 ordu izango dira guztira, Nazareth Zentroko eta Matia Fundazioko irakasleek emango dituzte klaseak, eta 120 orduko lan-praktikak egin beharko dira ziurtagiria lortzeko.
Gizarte Zerbitzuen Alorrak garatu du ikastaroa Toki Garapeneko Alorrarekin lankidetzan, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Sailaren diru-laguntza jaso du.
Ekimen horren helburuak honakoak dira:
- Menpekotasuna duten pertsonen laguntzailearen irudiari lotuta, profesional berriak eratzeko eta gaitzeko proiektu berritzailea martxan jartzea.
- Lana burutzeko beharrezkoa den Lanbidek ziurtatutako titulazio ofiziala eskuratzea.
- Menpekotasun egoeran dauden pertsonei estaldura osoa eskaintzea laguntzaile pertsonalaren figurari esker.
- Gizarte, lan, hezkuntza eta denbora libreko arloetan menpekotasuna duten pertsonak gizarteratzea, bizimodua hobetzeko.
- Laguntzaile pertsonalari esker, ahalik eta autonomia gehiena lortzea.
Lotutako albisteak
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik