Ermuko ikasleentzako ingelesezko ipuin kontaketak antolatu dira zortzigarren urtez
Udal liburutegiak, herriko ikastetxeekin koordinatuta, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzako ingelesezko ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Ahozko transmisioaren bitartez irakurzaletasuna sustatzea eta ingelesaren ikaskuntza indartzea dira ekimen honen helburu nagusiak.
Guztira 7 saio izango dira. Saio batzuk haur liburutegian egingo dira, eta beste batzuk, aldiz, Anaitasuna ikastolako, Sallabente eskolako, San Pelayo ikastetxeko eta Ongarai eskolako liburutegietan. Ekintza horietan 140 umek hartuko dute parte, gutxi gora behera.
Aurreko ikasturtean bezala, Patrick O’Malley mago eta ipuin kontalaria izango da saioetako dinamizatzailea.
Liburutegiak ingelesezko ipuin kontaketak antolatzen dituen zortzigarren urtea da. Eskaera handia duen ekimena da, eta aurreko urteetan bezala, bai irakasleek eta bai ikasleek oso ondo baloratzen dute.
Lotutako albisteak
Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz