'Txapeldun', Kepa Junkeraren ikuskizun berria, Ermua Antzokian
Musika, dantza eta antzerkia eskutik datoz ostiral honetan Ermua Antzokira ‘Txapeldun’ ikuskizunarekin. Organik konpainiak sortu du antzezlana, Kepa Junkera soinujole ezaguna tarteko.
‘Txapeldun’-ek garaile baten askotariko bizipenak erakusten dizkigu. Loria eta garaipen momentuez gain, bakardade, presio, beldur eta hauskortasun momentuez hitz egiten digu; ironia handiko uneak sentikortasuneko beste batzuekin gurutzatuz. Zer da txapeldun izatea? Zergatik nahi dugu irabazi?
60 minutu inguruko iraupena du Natalia Mongek zuzendutako obrak, eta Eneko Balerdi ‘txapelduna’ du aktore protagonista. Gainera, esan bezala, Kepa Junkera soinujolearen musika izango du, baita Sorginaken ahotsak eta perkusioa ere.
‘Txapeldun’ ostiral honetan, azaroak 6, 22:15etik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian.
Ikuskizunerako sarrerak 10 euroren truk daude salgai ohiko lekuetan: Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean. Bestalde, ostiralean bertan, antzezlana baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan ere izango da txartelak erosteko aukera.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan