'2015eko oporrak' argazki erakusketa ikusgai Lobianon

03.11.15
Kultura eta Gazteria

''2015eko oporrak'' argazki lehiaketara aurkeztutako lanak ikusteko aukera izango da azaroaren 2tik 29ra Lobiano Kultur Gunean prestatutako erakusketan.

Lehiaketaren lehen ediziora 29 lan aurkeztu ziren guztira, eta bi kategoriatan banatu dira: batetik, kamera digitalarekin ateratako argazkiak eta, bestetik, mugikorrarekin ateratakoak.

Lehen kategorian, Patxi Jato Pastor elgoibartarraren "De ruta" lana izan da garailea. Mugikorrarekin ateratako argazkien atalean, aldiz, Iratxe Marcos Lejardi ermuarrak irabazi du sari nagusia, "Oh la la!" obrarekin.

Erakusketa doan bisitatu daiteke Lobianon 18:00etatik 20:00etara.

Lerro hauen azpian ikus ditzakezue saritutako bi argazkiak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu