'Marte' eta 'Amama', aste honetako zinema emanaldien artean
Adin guztietarako zinema eskaintza anitza dakar, beste behin, Ermua Antzokiak, eta lau film eskainiko dira ostegunetik aurrera.
Zineklub saioan “Lejos de los hombres” pelikula frantziarra jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izango da, azpitituluekin. Kolonialismo garaian girotutako drama da, eta Viggo Mortensen aktore ezaguna du protagonista. David Oelhoffenek zuzendutako lanak 1954. urteko Aljerian kokatuko gaitu. Bertan, Daru (Viggo Mortensen) espetxeratutako irakasle frantziarrak hilketa bat leporatu dioten Mohamed (Reda Kateb) gaztea babestu beharko du. Odolaren legea eskatzen duten gizonak eta mendeku bila doazen kolonoak atzetik izan arren, askatasunaren alde egingo dute borroka. Filma ostegunean proiektatuko da 20:30etik aurrea.
‘Amama’ arrakastatsua izango da larunbatean zine komertzialaren ateak zabalduko dituena. Asier Altuna zuzendari gipuzkoarraren lanak familiarteko istorio bat kontatuko digu: baserriaren eta kalearen arteko gatazka, tradizioaren eta bizimodu berrearen arteko talka, gurasoen eta seme-alaben arteko ezin ulertua. Tomas eta Amaia, aita eta alaba, bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egite bi modu dira, elkarren aurka. Eta badoan mundu baten aurrean, lekuko isila, amama. Euskaraz eta azpitituluekin emitituko da ‘Amama’, larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean.
Larunbatean, gainera, Ridley Scott zuzendari famatuaren azken superprodukzioa iritsiko da Ermua Antzokiko pantailara. Matt Damon eta Jessica Chastain dira ‘Marte’ filmeko protagonistak, eta planeta gorrian bizirauteari buruzko istorioa dakarte. Izan ere, Martera misioan joan ostean, ekaitzak harrapatzen du tripulazioa, eta gehienek handik ihes egin eta Lurrera bidean jartzea lortzen duten arren, Mark Watney astronauta hiltzat jotzen dute. Bizirautea lortu du, ordea, eta bakarrik dago Marten. Gelditzen zaizkion bitarteko urriekin, adimenarekin eta bizirauteko grinarekin, gizakiei bizirik jarraitzen duela adieraztea lortu beharko du. ‘Marte’ larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.
‘Capitán Diente de Sable y el tesoro de Lama Rama’ haurren filmarekin amaituko da asteburuko eskaintza. Piraten abenturak eta umore dosi handiak batzen ditu pelikula norvegiarrak. Diente de Sable kapitainarekin batera doa itsasoan zehar Pinky umezurtza. Altxorraren bila dabiltza, eta Lama Rama erreinura iritsi dira. Bertan, Pinkyk bere aita nor den jakitea lortu nahi du. Pelikula igandean emitituko da 17:00etatik aurrera.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan