Abenduko ikastaroen eskaintza aurkeztu du KZguneak

03.11.15
Udal Liburutegia

Ermuko KZguneak doako formakuntza eskaintzen die erabiltzaileei, ikastaro presentzialei nahiz Internet bidezkoei esker. Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da.

Datorren abenduan honako ikastaro presentzialak eskainiko dira:

    • Oinarrizko Internet (30 ordu): Abenduaren 1etik 22ra, 09:00etatik 11:00etara.
    • Sare Sozialak (20 ordu): Abenduaren 9tik 22ra, 11:00etatik 13:00etara.
    • Irudia (16 ordu): Abenduaren 14tik 23ra, 18:00etatik 20:00etara.

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria eskuratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen dira.

Informazio gehiagorako, interesdunek 94 403 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Ikastaroen egutegia, ‘informazio gehiago’ loturan.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat