Juanma Bajo Ulloa: Nola kontatu istorioak bidean hil gabe

04.11.15
Ekonomi Sustapena

Jada ia 30 pertsonak izena eman dute Juanma Bajo Ulloak bihar, osteguna, Izarra Centren eskainiko duen hitzaldira joateko.

Zuzendari arabarra Ermuan izango da “Cómo contar historias y no morir en el intento” hitzaldia eskaintzeko. “360 Izarra Centreko arratsaldeak” zikloaren barnean kokatzen da ekimen hori.

Zinemaren industriaren egungo egoera, kulturaren arloan ekintzailetza eta zentsura modu berriak izango ditu mintzagai zinegileak.

Juanma Bajo Ulloa oso zuzendari goiztiarra izan da: 23 urte zituela, Goya saria eta Donostiako Zinemaldiko garaikurra jaso zituen “Alas de Mariposa” filmagatik, eta 25 urterekin “La Madre Muerta” filma zuzendu zuen, nazioartean sari ugari eskuratuz. Zine berritzaileari bide eman eta “Airbag” arrakastatsua ere egin zituen. Beti kritikoa izan da estatuko zinemaren industriarekin, eta egun aro ezberdin batean sartuta dago, anitzagoa, antzerkia, zinema dokumentala, bideoklipak, publizitatea eta zarzuela barne hartzen dituena.

Hitzaldia Izarra Centreko auditorioan izango da, arratsaldeko 17:30etik aurrera.Parte-hartzaile guztiek artista ezagutzeko eta harekin hitz egiteko aukera izango dute. Sarrera doakoa da, baina plazak mugatuak direnez, beharrezkoa da administracion@fundacionizarra.eu helbidean izena ematea edo honako inprimakia betetzea.

"360 Izarra Centreko arratsaldeak" izenpean, Izarra Fundazioak euren sektoreetan arrakasta duten profesionalekin hitzaldi zikloa antolatu du. Helburuak ekintzailetza mota ezberdinak ezagutzea eta berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea eta erraztea dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena