Kontsumitzaileok zer jakin behar dugu erosketa eta etxeko hornidurei buruz
Kontsumo udal alorrak abendurako hitzaldi informatibo bi antolatu ditu. Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoak (KIUB) gure herrian zabaldu zenetik hogeita bosgarren urteurrena bete izanaren aitzakia eta ospakizun gisa. Eta etxebizitzako hornidurak kontsulta ugari sortu izanari erantzuteko asmoz, esate-baterako oraintsu argindarra orduaren arabera fakturatzeko aldaketak eragin duen bezala. Hortaz, zalantza horiei erantzun kolektiboa eman nahian, abenduaren 2ko asteazkenean hitzaldietako lehena egingo da, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko 6etan. Hizpide izango den gaia erosketak oro har, eta horien ondorioz ditugun bermeak eta itzulketak egiteko eskubide eta baldintzak.
Bigarren hitzaldia, abenduaren 17ko ostegunean egingo da eta horretan etxerako kontratatzen ditugun hornidurak aztertuko dira, esterako argindarra, gasa eta abar, besteak beste. Hau ere Lobiano Kulturgunean egingo da, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera. Hitzaldi biek izaera dibulgatiboa dutenez, irekiak eta doakoak izango dira. Nolanahi ere, KIUBek aldez aurreko izen-ematea egingo du, ekitaldia modurik onenean antolatu ahal izateko, Lobianoko aretoan gehienez ere 95 pertsona sartzen baitira. Aldez aurretik izena emateko aukera anitzak ditugu; KIUBere bertara, Emakumearen Topagunera edo herrian ditugun edozein Zentro Kulturalera joatea eta bertan datu-pertsonalekin fitxa betetzea edo, webgune korporatibo honetan on line eskaintzen dugun fitxa betetzea.
Hitzaldiak Eusko Jaurlaritzaren eta Kontsumoko Euskal Institutuaren, Kontsumobideren, babesa dute.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko