'Bularretik Mintzora' Klubaren bigarren saioa

06.11.15
Udal Liburutegia

Euskara Sailak eta Udal Liburutegiak antolatutako “Bularretik Mintzora” irakurketa klubetako bigarren saioa izango da asteburu honetan, hain zuzen larunbat goiz eta eguerdian. Hiru eta 8 urte bitarteko ume eta euren gurasoei zuzendutako irakurketa klub hauek orain dela 5 urte hasi ziren Ermuan antolatzen daude arrakasta handiarekin.

Ekimen hau bi adin tartetan banatzen da, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako Irakurketa Kluba eta 6 eta 8 urte bitarteko Irakurketa Kluba. Hilean behin egiten da, larunbatetan, Lobianon. Goizeko 10:00etan 3 eta 5 urte bitarteko Irakurketa Kluba batzen da, eta 12:15ean 6 eta 8 urtekoa, eta euskaraz egiten da.

Saioaren dinamizatzailea Galtzagorri Elkarteko Lur Korta da. Saio bakoitzean “aukeratu eta gomendagarrien diren liburuak” aurkezten ditu eta horiei buruzko proposamenak egiten ditu, talde txikietan, etab. Gainera, haurrei eta euren gurasoei beren “liburu maiteak” aurkezteko aukera ematen zaie.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat