Esan ezetz emakumeen aurkako indarkeriari
Datorren azaroaren 25ean, Emakumeen kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna izango da. Horren aurrean, Ermuak erabateko gaitzespena adierazten du indarkeria mota horren aurka; aurten jada 40 emakume baino gehiago erail dituzte estatuan.
Pasatu den urriaren 28ko Informazio batzordean, Udalbatzak aho batez onartu zuen honako instituzio adierazpena. Bertan, dagozkion eskumenen barruan, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren eta tratu onen aldeko udal politika aktiboak, osoak eta koordinatuak lantzeko zina egin du Ermuko Udalak.
Gainera, Berdintasun Sailetik puntu lila erabiltzeko gonbita egiten zaie hiritar guztiei, emakumeen aurkako indarkeriaren sinboloa baita. Irudi hori publikoki erakusteak indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa erakusten du.
Azaroaren 25eko ekintzak
Azaroaren 25ean, asteazkena, Ermuko Beldur Barik lehiaketako sari banaketa izango da Lobiano Kultur Gunean. 18:00etatik aurrera emango dira bi sariak, 300 euro kategoria bakoitzeko onenari, eta parte-hartzaile guztien lanak ikusteko aukera izango da.
Bestalde, 19:00etan, hiritar kontzentrazioa egingo da Orbe Kardinala plazan, indarkeria matxista gaitzetsi eta biktimei elkartasuna adierazteko.
Azaroaren 25eko ekintzen programa osoa, hemen.
Lotutako albisteak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko