Hogeita hamazortzi ekoizlek hartuko dute parte aurtengo San Martin azokan

10.11.15
Euskara

San Martin Azokaren XXVI. edizioan parte hartuko dutenen zerrenda zehazturik dago. Aurten ere jende ugarik deitu izan du parte hartzeko, baina, azokak duen postu kopuru mugatua dela eta 38 postu besterik ezin izan dira onartu. 13 ekoizle arituko dira fruta eta ortuarien atalean, zazpik gazta ekarriko dute, ogia ekartzen dutenak zortzi postu izango dira eta eztiarekin sei izango ditugu aukeran. Txakolin eta sagardo atalean, berriz, beste lau postu izango da eta kontserbak eta bestelakoak banatzeko beste bik lortu dute baimena. Horretaz gain, hamar izango dira artisau postuetan arituko direnak eta herriko lau ikastetxek (Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ongarai eta Sallabente) ere euren postua jarriko dute.

Postuak aurreko edizioetako egitura mantenduko duten arren, aldaketaren bat edo beste izangto da, guztiok lasaiago ibili ahal izateko.Nolanahi ere, zatirik handiena beti bezala Orbe kardinalaren plaza eta frontoian jartzeaz gain, Probalekun, Zubiaurre 2-4an, oinezkoentzako gunean, Santiago plazatxoan eta Baldespina parkean ere jartzeko asmoa dago Aurten udaletxe aurreko kalean eta eklizako aterpeetan ere izango ditgu postuak. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte Santiago plazatxoan plaza eta elizako arkupeetan. Guztira bost kokakune izango ditugu, horiek zeintzu diren laburpen krokisean jasoa daudelarik. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero dute antolatzaileek.

Parte hartzaileak ez-ezik, eguneko egitaraua ere prest dago Loturaren bidez azaroaren 12 izango dugun programazioa ikus daiteke. Aldi berean, kartela PDF formatuan prest dago.

Azako dela-eta, herrian hainbat aldaketa egingo dira

Udaltzaingoak aditzera eman duenez trafikoari eragingo dioten eta kontutan hartu beharko diren hainbat aldaketa egongo dira. Zati handi bat oinezkoentzako gunea denez, auto gidariei gutxiago eragingo die. Hori horrela, Probaleku kalea itxita egongo da ostiraleko ordu 1etatik aurrera, azoka amaitu eta hori hustu bitartean. Taxiak Baldespina Markesa kalera lekuz aldatuko dira, Olaizola lurrindegiaren aurrez aurrera.

Bestalde, ostiral gauetik Bizkaia Etorbideko 2-6 etxebizitzetako tartea erreserbaturik egongo da erakusketara animaliekin datozenentzat. Animalien erakusketa Baldespina parkean jarriko denez, horiek jaitsi eta igotzeko eta bertara eramateko hurbil dagoen lekua bilatu da. Partikularrek ezin izango dugu leku horretan aparkatu.

Azkenik, azoka jendetsua izango dugulakoan, Udaltzaingoak gomendatu du bisitatu eta gurekin azokaz gozatu nahi duten pertsona guztiei herrira garraio publikoa erabiliz etortzea. Horrez gain, jendeari adi ibiltzeko eta esku telefonoak eta diru-zorroak ondo zaintzeko gomendioa egin dute. Udaltzainak izango dira kaleetan uniforme ofiziala jantzita eta baita kaleko arropakin -askatu gisa- zaintza lanetan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik