Totorika: 'Giza eskubideak errespetatu egin behar ditugu, elkarrekin bizi ahal izateko'

11.11.15
Erakundea

Ermuko Udalbatzarra eratzen duten sei partiduetatik bostek parte hartu zuten erakundeak Memoriaren Eguna zela eta, atzokoan deituriko ekitaldi instituzionalera. PSE-EE-PSOE, EAJ-PNV, PP, Podemos Ermua-Ahal da eta Irabazi udal taldeetako zinegotziek bartan izan ziren biktimak aintzat hartu eta omentzeko ekitaldian. EH Bildu taldekoek, aldiz, ez ziren bertaratu. Alderdiak parterik ez zuela hartuko iragarri zuen atzo eguerdian zabaldu zuen oharraren bidez “ekitaldi bateraturako ezin izan dugulako erabateko adostasunik lortu”. Oharrean esaten duenez “Ermuko EH Bildutik ere, alde guztiek egin beharko luketen ariketa kritikoan, eragindako min guztia aitortzera bideratuta dagoen mezua zabaldu nahi diegu biktima guztiei, parekatzerik eta bazterketarik gabe. Gure jarrera politikoa biktima bakoitzaren minarekin beti bat egin ez izanak atsekabetu egiten gaitu”.

San Pelaioko monumentuan atzo arratsaldeko 7etan elkartzeko deialdiari 50-60 pertsonek erantzun zioten. Bildutakoen artean Sotero Mazoren anai-arrebak eta Miguel Ángel Blancoren osaba-izebak eta bi horien gainerako senide hainbat. Alkateak hitza hartu eta “deialdia Eusko Jaurlaritzak indarkeria eta giza-eskubideen urraketak izandako udalerri guztietan ekitaldiak egiteko proposamenari erantzutera datorrela esan du. Ekitaldiok biktimei eta beren familiei babesa emateko eta bat gaudela agertzeko direla, ETAk eragindako biolentzia gaitzesteko. Eta baita bestelako zenbait biolentziei uko egiteko, esaterako Batallón Vasco Español, GAL taldeen edo poliziarena, eman izan denean”.

Aurrerago “ekitaldi honek ETAren biolentzia jasan duten familiekin bat egin nahi du, erailketaz gain euskal gizartea urrun sentitu izan eta bakardadean bizi izan zutelako. Giza eskubideak errespetatu egin behar ditugu, elkarrekin bizi ahal izateko. Laburbilduz, arrazoi politikoengatik hilak izan zirela gogoratzeko, euskal gizartearen ideiak eta pluraltasuna isilarazteko. Hortaz, egia gogoan izateko ekitaldia da, berriz errepika ez dadin, errespetua eta aniztasuna oinarri izanik elkarbizitza eraiki dezagun denon artean”.

Sotero Mazo eta Miguel Ángel Blanco herriko bizilagunek bizitza galdu izandako inguruabar eta moduak adierazi ondoren, 2013ko martxoan Eusko Legebiltzarrean onartutako ‘Oroimena izango duen bakerako printzipioen” agiriaren puntuak irakurri zituen. Monumentuaren ondoan arrosa gorriak utziz jarraian eta minutu bateko isilunea egin zen, ekitaldia bukatutzat emateko.

Jarraian, ekitaldiko soinu eta hitzen grabazioa osoa uzten dizuegu Ivoox kanalera igo dugun mp3 artxiboan.

Ekitaldiaren laburpena iruditan.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n