Izarra Fundazioak ikus-entzunezko lehiaketa deitu du talentua mugi eta agerrarazteko
Izarra Fundazioak bideo baten bidez zerbait esateko duten pertsonei zuzendutako ikus-entzunezko lehiaketa bat antolatzen du. Lehiaketaren helburua, ikus-entzunezko baliabideak erabiliz, pertsonen talentua mobilizatzea da hautematen duten errealitatea irudikatu dezaten, eta Gabonak gertu ditugunez, lehiaketaren gaia Gabonak izango da.
Gabonak zoriondu, kritikatu, maitatu, irudikatu, sentitu, gorrotatu, bizi, eta abar, baina gehienez 3 minututan egin ezazu, hau izango baita nahi duzun hori erakusteko daukazun denbora. Ez gabiltza Steven Spielbergen bila, zure talentua erakutsi iezaguzu; soilik 3 minututan istorio bat kontatu behar diguzu.
Erreproduzitzeko gai garen eta online kanal batera igo daitezkeen formatu guztiak onartuko dira. Logikoena bideoak berriak eta originalak izatea izango litzateke, baina kopiatu nahi baduzu, zuk zeuk ikusi.
Bideoaren kalitatea garrantzitsua bada ere, ez da oinarrizkoa. Bideoaren originaltasuna, mezua eta asmoa baloratuko basititugu gehien bat. Guk kontu onak ditugu gustoko, baina zuk nahi duzuna helarazi dezakezu.
Parte-hartzaile guztiek Izarra Centreko kirol-jertse bat izango dute opari, eta lehenengo hirurek Ermuko Merkatari Elkarteko kide diren dendetan erosteko 600€, 400€ eta 200€tako erosketa bonoak jasoko dituzte sari moduan.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat