Thubten Wangchen tibetarraren ‘jarrera baikorra’ ezagutzeko aukera, Izarra Centren

16.11.15
Ekonomi Sustapena

“La actitud positiva” izenpean, Thubten Wangchen monje tibetarrak hitzaldia eskainiko du ostegun honetan, azaroaren 19an, Izarra Centren. Tibeteko Erbesteko Gobernuko ordezkaria da Europan, eta Bartzelonako Tibeten Etxeko sortzaile eta zuzendaria ere bada. Gainditzeari, arrakastari, potentziala aprobetxatzeari eta, jarrera baikorraren bitartez, arazoak konpontzeari buruz mintzatuko da Ermuan.

Bizitza gogorra izan du Thubten Wangchenek. Lau urte besterik ez zituela, haren ama bahitu eta hil zuten txinatarrek, tibetarra izate hutsagatik. Aitarekin eta bi anaia zaharrekin ihes egin behar izan zuen Himalaiako mendikate izoztuetan barrena. Nepalen eta Indian bizi izan zen, zazpi urtez kalean diru eske ibiliz, baina Indiako gobernuaren eta Dalai Lamaren ekimen bati esker, hezkuntza jaso eta “askorekin edo gutxirekin” gustura bizitzen ikasi zuen, berak azaltzen duen moduan.

Haurtzaro zail horren ostean, Namgyalko (India) monasterioan sartzea lortu zuen Dalai Lamarekin batera, eta batera bizi izan ziren hamaika urtez. Harrezkero, Tibeteko Erbesteko Gobernuko ordezkaria da Europan, eta Bartzelonako Tibeten Etxea zuzentzen du.

“La actitud positiva” hitzaldia 17:30ean hasiko da ostegun honetan, Izarra Centreko auditorioan. Nahi duen edonork izango du bertaratzeko aukera, doan. Horretarako, inprimaki hau bete beharko da.

"360 Izarra Centreko arratsaldeak" izenpean, Izarra Fundazioak euren sektoreetan arrakasta duten profesionalekin hitzaldi zikloa eskaintzen du. Helburuak ekintzailetza mota ezberdinak ezagutzea eta berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea eta erraztea dira. Orain arte, Andres Saborido, Rodrigo del Prado eta Juanma Bajo Ulloa izan dira ziklo horretan.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena