Aitor Hernándezek laugarren amaitu du Les Franqueses del Vallès Sari Nagusian

16.11.15
Kirolak

Aitor Hernandezek (Specialized-Ermua Impulso babesten duen kirolariak) laugarren amaitu du eta ezin izan du Les Franqueses del Vallès (Bartzelona) Sari Nagusiaren podiumera igo, kanpo geratu baita. Atzoko proba Espainiako Koparako puntuagarri zen eta UCIren C2 kategoria zuen. Ez da ohikoa, Aitorren garaipenak kontatzera ohituak baikaude. Nolanahi ere, emaitzak agerian jartzen du Aitor lurtarra eta gizakia dela eta aurkezte hutsarekin ez direla lasterketak irabazten. Korritu eta borrokatu egin behar baita guztietan. Ermuak lehen zatian erori egin zen eta bigarren auker abatean ere lurrera joan zenez, ezinezkoa izan zuen emaitza hobeagorik lortzea.

Lasterketa hasieratik Felipe Orts buru izan zen, matxura mekanikoa izan zuenera artean. Horren ondorioz, ermuarra lasterketaren buru jarri zen lurrera joan zenera artean. Altza eta jarraitu egin zuen, Ruiz de Larrinaga, Ismael Esteban eta Felipe Orts txirrindulariak hurbildu egin zatzaizkiotelarik. Bigarrenez ere, jauzi eta aukera guztiak galduz, ezin izan baitzuen posizioa errekuperatu. Helmugan, laugarren sartu zen.

Amaitu ostean, Spezialized-Ermua babesle dituen Hernandezek honako balorazioa egin zuen: “Lasterketa erdira artean ongi joan naiz, sentsazio onak izanik. Jauzteak gelditu egin nau, eroso sentitu gabe ibiliz ondoren. Altzatu naizenean ezer ez dela izan pentsatu arren, indarra egitean min nuela sentitu dut. Egunak ere ez du askorik lagundu, bero larregi izan baita. Baina horrela dira gauzak, aitzakiarik ez. Ahal nuena egin izan dut, hortaz orain hurrengo karreratan pentsatu behar. Pozik nago egindako lanaz, orain aurrera jarraitu maila onenean egoteko eta hobetzeko”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da