Zerbitzuen alorreko enpresa berri batek Izarra Centre eraikina hautatu du egoitza gisa
Ermuko Izarra Centre eraikinean enpresa berria kokatuko eta zerbitzu ematen hasiko da. Ekimena ‘Colourful’ izeneko haur eskola da, hezkuntza alorrekoa abenduaren 1ean ateak irekiko dituena. Haur eskola hori eraikinaren behe solairuan kokatuko da –sarrera nagusitik ezkerretara dagoen aretoan- eta bertako 170 metro karratuak hartuko ditu. Aste honetako larunbatean –azaroren 21ean- Ermua herriari aurkeztuko zaigu, batez ere erabiltzaile izan gaitezkeen familioi, zentroa, instalazioak eta gainerako xehetasun guztiak ezagutzeko zabalik izango baita nahi duen pertsona ororentzat. Instalazioa bisitatzeko aukera goizez -11etatik ordu 1etara- nahiz arratsaldez -4etatik 6etara- izango dugu.
Proiektuaren buru Mila Castillo eibartarra dago. Guk berarekin hitz egin dugu eta honakoa esan digu “lokala bat izan da osorik eta hutsik egon da. Guk egokitzeko obra egin eta banatu egin dugu, orain bi gela eta erdian erabilera anitzerako gela bat duelarik, bulego txiki eta komunak izanik”. Zentroan, gehienez ere, 21 haur izena eman ahal izango dute, hori baita gehienezko edukiera. Haurrek bi taldetan banaturik egongo dira 0tik urte 1era eta urte 1etik 2ra. ‘Colourful’ haur eskolaren puntu indartsuak Castilloren esanetan ondorengoak dira: “ordutegi zabala eta guraso eta familien beharretara egokitutakoa –malgua- izatea eta urte osoan zehar matrikula zabalik edukitzea izango dira, eskaintzen diren plaza guztiak bete artean”.
Ikastegiak webgunea jada martxan du eta bertan oragartzen duenez “Colourful hezkuntza proiektu berritzailea da, inteligentzia anitzak garatzen ahaleginduko dena eta 0tik 2 urtera bitarteko umetxo gazteen beharrei arreta berezia emateko sortu dena”. Eskainiko duenaren artean ondorengo aspektuak daude “hezkuntza- eta asistentzia-zerbitzua 0tik 2 urte artekoentzat, non garrantzitsuena ume bakoitza giro seguru eta maitagarrian sentitzea izango den, haurtzaroan ikasi beharreko gauza berriei bide emateko”.
Ekimenak proposatzen du “inteligentzia anitzetan garaturiko hezkuntza proiektua, eguneroko lanean ahalmen horiek garatuko dituenak hainbat jarduerez baliatuta”. Ikastegian “familiekiko konfiantza eta gardentasuna landu eta lehenetsiko dute, bertan jarri dituzten kamera baliatuz une oro seme-alabek zer eginen duten ikusi ahal izango dutelarik”. Euskaraz eta gazteleraz lan egingo dute, “ingelesaren ezagutzeko hastapenetan ahalegina eginik, hizkuntza hori ikasteko inarri izango baita”.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du