Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

16.05.25
Erakundea
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Zenbat eragiten dio ziurgabetasunak talentuari? Modu berean enpresari eta administrazio publikoari? Lankidetzak edo sareko elkarlanak eragina gutxitzen al du? edo laguntzen al dio egonkortasunari? Galdera horiek izan dezaketen erantzun posibleak Ermua TalenTIC 2025 jardunaldien mamia izango dira. Jardunaldi horiek ekainean egingo dira gure udalerrian, Udalak eta Izarra Fundazioak antolatuta, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren, Innpulso Sarearen eta TECH Friendly ingeniaritzaren laguntzarekin. Ermua TalenTIC 2025 hausnarketarako, ezagutza partekatzeko eta sinergiak batzeko aukera izango da foro dinamiko eta aberasgarri batean. Gonbidatuta zaude esperientzia honen parte izatera! Erreserbatu tokia eta apuntatu agendan ekainaren 11 eta 12a. hitzordua duzu! Ermuko Izarra Centre eraikinean izango gaituzu zain. Egitaraua aurkeztu berri da.

Programaren edukia

Hilaren 11n eguna industriari eta enpresari eskainiko zaio. Programak industriako liderren eta adituen txosten inspiratzaileak aurreikusten ditu, testigantzak eskainiko dizkigutenak; erronka globalei eta sektorean duten eraginari buruzko ikuspegia partekatuko dutelkarik. Halaber, enpresei eta lantaldeei eragiten dieten funtsezko alderdiak aztertzeko eta eztabaidatzeko foroak izango ditugu: erronkak, erregulazioak, talentu-eskasia edo belaunaldi berrien asmo eta nahiak. Automobilgintzaren sektorea eta bere egungo egoera ere aztergai izango ditugu.

Ekainaren 12an, osteguna, jardunaldia administrazio publikoan eta talentu-politiketan oinarrituko da. Egun horretan, talentuak erakundeen eraldaketan duen eginkizunaz eztabaidatuko dugu, eta eremu publikoko tresnak eta esperientzia praktikoak partekatuko ditugu.

Gainera, foro sektorial horrek, ezinbestean, harremanak estutzeko eta elkar ezagutzeko aukera emango digu networking uneetan.

Ermuko "TalenTIC 2025" jardunaldiak doakoak izango, baina izena ematea beharrezkoa da, edukiera mugatua dagoelako. Eman izena, lekua ziurtatzeko. Zatoz enpleguaren etorkizuna, joerak eta egungo ezaugarriak aztertzera.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du