Elikagaien Bankuak beste bilketa handi solidarioa egitera deitu du, azaroaren azken asteburuan
Elikagai Bankuak ezagutzera eman duenez azaroaren azken asteburuan -27 eta 28ko ostiral eta larunbatean-, larunbatean Euskadiko erkidegoan “Elikagaien bilketa Nagusia” egingo du azken urteetan egin bezala. Ermuko udalerrian izango dugun bilketa puntua zehazki, Eroski Center supermerkatua izango da, aurrekoetan bezala.
Antolatzaile den Elikagaien Bankuak gure elkartasuna bideratzeko eta emariak egiteko modu bi proposatzen ditu aurten, gaurko modu berriei egokitu eta jasotzen dituen produktu kopurua egoki eta modu arrazoizkoago burutzeko. Bi modu horiek ondorengoak dira:
- “Betiko” modalitatea, non parte hartu eta produktuak utzi nahi dutenen dendatik irtetean beren emariak, ekarpen edo produktu sortak uzten dituzten.
- “Txartel” edo kupoiaren modalitatea, non bezeroek “kaxatik” pasatzean dirua kopuru bat uzten duten –borondatez nahi dutena-. Gerora jasotako diruarekin Bankuak beharrezko diren eta kopuru txikiagoan jasotako edo bestelako produktu bereziak erosteko eta banatzeko aukera izanik.
Kanpaina hau gauzatu ahal izateko pertsona ugariren eta, batez ere, boluntarioen parte hartzea beharrezkoa da. Horregatik ekimenarekin bat egin eta lagundu nahi dutenek Bergarako arduradunarekin (Jesus Maria Larrearekin) harremanetan jarri behar dute: 943 726 190 telefono zenbakira deituta. Bergarako koordinatzaileak txandak antolatu eta egin beharreko lan motaren informazio zuzena ere emango die.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko