'Je suis Paris: Ez ISIS, Ez Islamofobia'
Parisen gertaturiko atentatuak ondoren, gure herrian bizi diren musulmanek eta elkarte solidarioek bat eginik Ermuko herriari dei egiten diote bihar arratsaldeko zazpi eta erdietan herriko plazan agerraldia egin eta kontzentratu daitezen. Agerraldi horren leloa ondorengoa da “Ez ISIS. Ez Islamofobia. Kulturen arteko bakearen eta elkarbizitzaren alde”.
Antolatzaileek gertatutakoa gaitzesten dutela agerrarazi nahi dute eta zabaldu duten oharrean honakoa diote:
- Parisen, Beiruten, Bagdaden, Kobanen eta abar… ISIS edo DAESH taldeek egindako sarraskiak gaitzesten ditugu.
- Islamaren gorrotoarekiko gure jarrera trinkoa da.
- Bakearen eta kulturen arteko bizikidetzaren aldekoak gara gu.
Nazioarteko elkartasun eta Kooperazio Kontseilutik eta bestelako elkarteetatik Ermuan urte asko daramatzagu gure artean bizi diren edo bertan bizitzen geratzeko pixkanaka datozkigun immigranteen eta bertakoen arteko harremanak lantzen hainbat jardueren bitartez.
Berriki batzorde bat eratu dugu Siriatik, Ekialde Hurbileko beste herrialdeetatik eta Afrikatik –gerra eta bonbardaketatik- ihesian datozen pertsona ugariak hartzeko, horiek arrazoi anitzengatik gure artean bizi diren immigranteekin bat egin eta bertakoekin batera, Ermuko komunitate edo herria eratzeko.
Komunitate horren jatorria, erlijioa, kultura eta ohiturak anitzak dira eta, une honetan beste aurreko hainbatean bezala, hunkitu eta atsekabeturik sentitu dira Pariseko atentatuen aurrean; berriki Beirut, Bagdad edo Kobanen gertatutakoen antzera.
Kasu honetan ISIS edo DAESH izan da (gaizki eginez estatu islamikoa deitzen zaiona); hedabideetan gertakizunari eman zaion trataera, hartu izan diren neurriak –batez ere Frantzian- herritar guztien eskubideak murrizteaz gain, Islamarekiko zalantza piztu dute, erlijioarekiko eta horretan sinesten dutenen pertsonekiko gorrotoa zabalduz: pertsona horiek seinalatuz, meskitak errez, eta abar…
Inolako ezbairik gabe, Ermuan BAKEAREN eta ELKARBIZITZAREN aldekoak gara, pertsonen jatorriari, kulturari edo erlijioari erreparatu gabe.
Horrek ez du esan nahi diferentziarik izan edo aurrerantzean ere izango ez dugunik; talak eta batzuei zein besteei gustatuko ez zaizkigun jarrerak; ez eta besteen jarrerak kritikarik gabe onartu beharra izango dugunik. Hau da, gure komunitateko pertsonen arteko harremanen oinarria izan behar duten osagaiak elkarrizketa, bestearen lekuan jartzea, kritika eraikitzailea eta eztabaida behar dutela izan.
Horregatik, Ermua herri osoari dei egiten diogu azaroak 20ko ostiralean elkarretaratzera eta kontzentrazioa egitera herriko plazan, arratsaldeko zazpi eta erdietan.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko