Jazza eta bluesa izango dira larunbatean Lobianon, Julian Maeso Banden eskutik

19.11.15
Kultura eta Gazteria

Julián Maeso Toledoko musikaria Ermuan izango da asteburu honetan, "One way ticket to Saturn" lan berri ederra aurkezten. Hammond organoaren maisua izango da kontzertuan jaun eta jabe, baina beste bi musikari izango ditu alboan.

Sona handiko musikaria da Maeso, eta dituen influentzia guztiak islatzea lortu du abesti berrietan, funkaren optimismotik eta 70eko hamarkadako rocketik abiatuta. Estilo batetik bestera azkar eta naturaltasunez igarotzen da: blues-rocka, countrya, funka, jazza... Ahotsetan indartsu ageri da, eta gospel ukituko koroak alboan izaten ditu sarri. Traffic, Leon Rusell, The Faces, Derek & the Dominoes eta Delaney & Bonnie moduko taldeen musika maite duenak ikusi beharreko kontzertua.

Kontzertua larunbatean izango da, 20:00etatik aurrera, Lobiano Kultur Gunean. Sarrerak Lobianon bertan daude salgai, 8 euroren truke, eta BBKren orotariko kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean ere eskuratu daitezke.

Emanaldia Bizkaiko Jazz Blues Zirkuituaren barne kokatzen da, eta bira horren hurrengo geltokia abenduaren 19a izango da, Dixie Town taldearen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian