Ermuko bola-joko elkartearen historia, udal liburutegiko bertako bilduman

19.11.15
Udal Liburutegia

“El bolo palma: de Transmiera a Vizcaya” liburua Ermuko udal liburutegiko bertako bilduman aurki daiteke jada. Beatriz Gamiz Kultur zinegotziak Carlos Torre idazlearen eskutik jaso du lana. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Anton Amilibia, Ermuko bolo palma taldeko kapitaina, eta Gonzalo Gonzalez taldekidea.

Carlos Torrek kirol horren historia jaso du liburu horretan, eta jokalariak, kirol-lagunarteak eta txapelketak aipatzen ditu, besteak beste. Kantabriar tradizio horrek Bizkaian izan duen eragina ere aztertzen du testuak, taldeek, arbitroek eta bolo palma zaletuek eta sustatzaileek era batera edo bestera egindako lana goraipatuz. Autorearen hitzetan, “pertsona guztien esfortzua aitortzeko saiakera da, bai liburuan aipatzen direnak, baita beste hainbat anonimo ere. Guztiek boluntarioki, eta sarritan babesik eta errekurtsorik gabe, kirol horrek aurrera egin dezan lortu dute”. Anton Amilibiak onartu du liburu horri esker, bolo palmaren “historia ezagutzera eman” dela eta, hori egin ezean, galdu egingo litzatekeela.

Egileak Ermuko Peña Bolística Montañesaren historia jasotzen du, kirol-lagunartearen 50 urteak, lorpenak, bazkideen argazkiak eta 70. hamarkadan erabili ohi zen bola-tokiko irudiak eskainita.

Gonzalo Gonzalez taldekideak azaldu duenez, Ermuko taldea “ezaguna da bolo palma kluben inguruan, bai bertako kideen artean, baita beste taldeetako kideekin dituen harreman onak direla eta”. Horren harira, Carlos Torrek azpimarratu du kirol horren “esentzia” galtzen joan den arren, “tratua eta pertsonen arteko harremanak” direla alde indartsuenak: “Zorionez, Ermua adibide ona da, harreman onak baitira. Egoitzak berak taberna izateak zerikusia izan dezake, bolatokitik at ere une ederrak partekatzen baitira horrela”.

Liburu hori liburutegiko bertako bilduman sartu da, eta maileguan eraman daiteke. Bertako bilduma Ermuko egileek idatzitako dokumentuek edo Ermuari buruzko informazioa eskaintzen dutenek osatzen dute.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.