Zorionak ehun urte bete berri dituen María Cortés Martín bizilagunari

20.11.15
Gizartea

Maria Cortes Martin herritarrak ehun urte bete berri ditu. Narciso Nieto García zenaren alargunak ehungarren urtea bete zuen aurreko igandean. Ez da marka makala, gehienok ez baikara seguruenik, iritsiko. Amama dotore dago oso dago, fisikoki itxura ona eta guapia egoteaz gain, osasuna lagun eta buru azkarra mantentzen du. Gaur goizean Foru Aldundiko ordezkaria, udaletxeko alkateordea, eta Abeletxe Eguneko Zentroa eta Egoitza kudeatzen duen Vitalitas enpresako ordezkari eta familiakideek lagunek Abeletxeko Egoitzara joan zaizkio urtebetetzea zoriondu eta besarkada bat emateko. Bertaratu diren guztiek zertxobait eraman diote opari: loreak, detaileren bat edo beste eta guztiek poza konpartitu duute.

Foru Aldundiaren ordezkariak, Jose Arriolak lora sorta eta koadroa ekarri eta eman dio “bizkaitar guztien partez eta izenean”. Kultura, Euskara, eta Gazteria alorretako Beatriz Gamiz alkateordeak oparitxoa eman dio. Eguneko Zentroko langileek lurrindegi produktu sortu biltzen zituen kaxatxoa oparitu diote. Zentroko kide eta lagunek ‘Zorionak zuri’ abestia kantatu diote, hunkitu egin den Mariari. Familia eta etxeko senideak ´lanegun baten ahal izan dutenak ere bertan izan dira Eguneko Zentroan; besteak beste seme-alabak, horiek ezkontideak, besteak beste.

Maria Salamancan etorri zen mundura 1915. urtean, Campo de Peñaranda herrian. Narciso Nieto Garciarekin ezkondu eta bikotea hirurogeigarren hamarkadaren erdian -1965ean- iritsi zen Ermura, industrializazioaren garaian. Maria orain berrogei urte alargun geratu zen eta bertan geratu zen bost seme-alabak aurrera ateratzeko. Egun; 5 bilobatxo -neskato eta mutikoak- ditu eta beste birbiloba 1 ere. Urtebetetze berezi honetan etxekoak hurbil izan eta sentidu ditu azken igandetik ospakizunetan baitaude elkarrekin, mahai baten inguruan amama omendu, bapo jan eta beragatik topa eginda. Bihotzez, ermuarron izenean oro har eta, bereziki, etxekoen eta ezagutzen zaituzten guztien partez: Zorionak!

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko