Road Show, zer pentsatua ematen duen ikuskizuna

24.11.15
Hiritarren Segurtasuna

Ermuko DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako 400 ikasle inguruk Road Show ikuskizunean parte hartzeko aukera izango dute ostegunean, azaroaren 26an. Trafiko istripu baten antzezpena da Road Show, eta elementu multimediak biltzen ditu: hainbat testigantza – polizienak, 112 zenbakiko medikuenak, suhiltzaileenak, larrialdietako OLTenak, biktimen senitartekoenak eta istripu baten ondorioz bizkarrezur muineko lesioa duen pertsona batena –, soinu hunkigarriak eta irudi zirraragarriak.

Trafpol-Irsa España (Academia Internacional de Seguridad Vial eta Policías por la Seguridad Vial en España y Latinoamérica) enpresak antolatu du ekimena, eta helburua gazteak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da. Emanaldi horren bitartez, alkoholaren edota drogen eraginpean edo abiadura handiegian gidatzeak dituzten arriskuak agerian utzi nahi dira. Izan ere, Euskadin, trafiko istripuak dira 30 urtetik beherako biztanlerian heriotza eta ezgaitasun gehien eragiten dutenak.

Sentsibilizazio kanpaina horrek arrakasta handia izan du Europako hainbat herrialdetan, hala nola, Ipar Irlandan, Herbehereetan eta Danimarkan. Geurean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Bide Hezkuntza sailak garatu du, eta Euskadiko 2015-2017 Bide Segurtasunerako Plan Estrategikoaren barne dago.

Ekimena azaroaren 26an goizeko 09:30ean hasiko da Ermua Antzokian. Bertan parte hartuko dute OLZ Mallabiko, San Pelaio Ikastetxeko, Ermua Institutuko eta Uni Eibar-Ermua-ko ikasle eta irakasleek. Hala nahi duten hedabideak ere ikuskizunera gonbidatuta daude.

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren “Seguru baietz – Sí seguro” kanpainaren barne kokatzen da Road Show ekimena. Helburua mugikortasun seguruaren alorrean gazteak sentsibilizatzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko