Truke egunak Ermuko emakumeen topalekuan

24.11.15
Berdintasuna

Ermuko Emakumeen Topalekuak jarduera berri bat jarri du abian, truke-egunak izenekoa emakume eta gizonen berdintasunerako udal politikaren esparruko programa zabalagoaren baitako jarduera berri bat da, emakumeen partaidetza  sustatzeko eta jabekuntza-espazio hau dinamizatzeko. Bi hilean behin egun batzuez soilik Topalekuan izango den truke-espazio bat da, ohiko hedabideen bitartez (kartelak, web orria…) aldez aurretik iragarriko den aste bateko bost lanegunez zehazki. Ordutegia Topalekuaren arreta-ordutegia izango da, goizez eta arratsaldez, ostiralean izan ezik.

Inolako irabazi-asmorik gabeko dohaintzak eta trukeak izango dira, eta ez da ordainketarik ez kobrantzarik egingo, objektuen trukea baizik. Jendeak musu-truk entregatuko ditu jada erabiltzen ez dituen baina erabiltzeko moduan eta garbi dauden objektuak, ordainetan ezer jaso gabe truke-programarentzat emanez.

Truke hauetan parte hartzeko izena eman beharra dago; izen-ematea lehen dohaintzarekin batera egingo da, pertsona berak egiten duen dohaintza bakoitzean eguneratuko delarik.

Ekintzaren helburu nagusiak  ondorengoak dira:

  • Gure kontsumo-ohituren inguruan hausnarketa piztea, gure planeta iraunarazteko gauzak berrerabiltzea zein garrantzitsua den konturatu gaitezen.
  • Kontsumoaren arloan jokabide aktiboagoa eta jabetuagoa sustatzea, generoaren ikuspegitik.
  • Hondakin gutxiago sortzen laguntzea, jada erabiltzen ez ditugun baina ondo dauden gauzei beste aukera bat emanez.
  • Berrerabilera, truke eta birziklapenaren arloan dauden esperientzia berriak ezagutzera ematea.
  • Adinez, jatorriz eta abarrengatik ezberdinak diren beste emakume batzuekiko elkartrukeari eta topaketari bidea zabaltzea.
  • Emakumeen Topaguneak burutzen dituen jabekuntzarako beste programa batzuk eta berdintasunaren aldeko ekintzak ezagutzera ematea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, edota parte hartzeko: Emakumeen Topalekua Izelaieta kalea 12, 48260 ERMUA. 943171030 telefono zenbakira deituta eta ondorengo postontzira idatzita igualdad2@udalermua.net.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko