Eguberriko mahai apaingarrien IV. lehiaketa deitu du Ermuko AECCren tokiko batzordeak
Minbiziaren kontrako Espainiako Elkartearen -AECC delakoaren- tokiko Batzarrean lanean dabiltzan herriko boluntarioek Eguberriko mahai apaingarrien laugarren lehiaketa deitu dute. Lehiaketa irekia denez gero, edozeinek har dezake parte helduek nahiz 11 urtera arteko gaztetxoek. Izen-emateagatik ez da ezer ordaindu behar. Lehiaketan lan onenak sarituko dira; bost helduen kategorian eta beste lau gazteentzako atalean.
Oinarrietan jasotakoaren arabera, parte hartzaile bakoitzak materialetan gehienez ere 12 euro gastatu ahal izango ditu eta ezin du mahai apaingarri baT baino gehiago aurkeztu. Mahai apaingarria egiteko ezin izango da gorosti hostorik erabili, hori babestuta dagoen espeziea izateagatik. Horregatik, aipatutako espeziea erabiliz gero mahai apaingarria deskalifikatuta geratuko da. Bi kategoria izanenen dira, pertsona helduak eta 5etik 11 urtera bitartekoak.
Mahai apaingarriak Merkatu Plazan entregatu beharko dira
Lehiaketan parte hartu nahi duten guztiek beren lanak aurkeztu beharko dituzte abenduaren 14an eta 15ean, goizeko 10:30etatik 12:30etara eta arratsaldeko 5etatik 7:30etara bitartean. Eta baita abenduren 16an baina goizeko ordutegian soilik, eguerdiko ordu 1ak bitartean.
Honetarako bilduko den eta erakusleihoen lehiaketan sarituak izan diren merkatari eta udaleko kideek osaturiko epaimahaiak lehiaketako sailkapena erabaki eta ezagutzera emango du, abenduaren 16ko asteazkenean, arratsaldeko seietan. Horren ondoren, sariak ere banatuko die irabazleei, helduek egindakoen arteko bost onenak eta gazteen atalean beste lau.
Irabazleek herriko establezimenduek musu-truk eta laguntzeko borondatez eskaini dituzten hainbat opari jasoko dituzte. Parte hartzaile guztien artean ere, hainbat gauza zozketatuko dira.
Lehiaketara aurkezturiko lanekin erakusketa egingo dira abenduaren 17 eta 18an Merkatu Plazan
Lehiaketara aurkeztutako lanak Merkatu Plazan erakutsiko dira abenduaren 17tik 18ra bitartean, goizeko 10 eta erdietatik 1etara eta arratsaldeko bos eta erdietatik 8etara. Lehiaketara aurkezten eta ematen diren Eguberriko mahai apaingarriak saldu ahal izango dituzte elkartekoek AECCen onerako. Bildutako dirua urtean zehar elkarteak egiten dituen jarduerak finantzatzeko erabiliko da.
Jarraian, aurreko edizioen hainbat argazki uzten dizkizuegu.
Lotutako albisteak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko