Emakumeenganako biolentzia salatzeko kontzentrazioak herritar ugari bildu zuen
Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko kontzentrazioak gizon eta emakume ugari bildu zituen bart arratsean Orbe Kardinalaren plazan. Egun osoan jasandako euriak atsedena txiki bat eman zuen justu arratsaldeko zazpietatik aurrera. Arratsaldea oso hots eta umela izan arren, pertsona ugari bertaratu zen herriko plazan egindako ekitaldira. Udallbatzako hainbat kideek, herritarrek eta gizarte eragileren ordezkariekin batera pankarta bati eutsi zioten. Pankartan ondoko leloa irakur zitekeen: ‘Emakumeenganako indarkeriari ez”. Hogei minutuko isilunea gorde den eta ondoren Udalbatzarrak onartutako erakunde adierazpena irakurri zen. Euskaraz alorreko zinegotzi den Beatriz Gamizek eta gaztelerazkoa Asier Vieirak, hurrenez hurren.
Ubatzak berretsi egin du gaur goizean ekitaldian irakurritako erakunde adierazpena
Bart arratsean irakurritako erakunde adierazpena berretsi egin du gaur goizean Udalbatzak egindako Osoko Bilkuran. Adierazpen hori herriko etxebizitzetara zabaldu eta banatu da, alkatetzak luzatutako bandoa dela medioa. Udalbatzak aho batez onartu zuen gaiaren inguruko instituzio adierazpena, pasatu den urriaren 28ko Informazio batzordean. Bertan, dagozkion eskumenen barruan, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunaren eta tratu onen aldeko udal politika aktiboak, osoak eta koordinatuak lantzeko zina egin du Ermuko Udalak.
Bestalde, iluntzean, barrutik lila kolorez argitu zen udaletxea, argi morea kaletik ikus zitekeela. Balkoi nagusian puntu moreko pankarta zintzilik zegoelarik. Udalak, era berean, puntu lilaren erabilera babestu du, emakumeen aurkako indarkeriaren sinboloa baita. Irudi hori publikoki erakusteak indarkeriaren aurkako konpromiso aktiboa erakusten du.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu