Eraiki ditzagun Ermuko jaiak berdintasunetik

16.04.25
Berdintasuna
Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Ermuko Santixau jaien antolaketa eta giroaren genero-ikuspegia aztertzeko lanetan ari da Udal honetako Berdintasun Saila. Diagnostikoaren ikuspuntua ahalik eta anitzena izan dadin, inkesta zabaldu da herritarren iritzia jasotzeko. Online galdetegi hau maiatzaren 17a arte bete ahalko da, eta papereko formatuan nahiago izanez gero, Emakumeen Topalekura eta Lobiano Kultur Gunera jo daiteke.

Inkesta honen helburua da Ermuko udal jaien antolaketan eta parte-hartzean genero-ikuspegiak duen presentzia aztertzea, ikuspegi intersekzional batetik, jai-eremuetan, hala nola, aldez aurreko antolaketan, komunikazioan, programan eta indarkeria matxistaren aurkako kanpainetan. Herritarren iritzia funtsezkoa da jaien antolaketan sendotasunak eta hobekuntza-arloak identifikatzeko, pertsona guztientzat ingurune inklusiboagoa bermatzeko. Inkesta anonimoa da eta datuak analisi eta hobekuntzarako soilik erabiliko dira.

Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu herritar guztiei euren partaidetzagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu