'Kaleratzerik Gabeko Herri' aitortu da Ermua

27.11.15
Erakundea

Udalbatzak Kaleratzeak Stop Desahucios taldeak aurkeztutako mozioa onartu du azaroko ohiko Osoko Bilkuran, eta ondorioz, ‘Kaleratzerik Gabeko Herri’ deklaratu da. Proposamenak aldeko 15 boto jaso ditu (PSOE/PSE-EE, EH Bildu, EAJ, Se puede Ermua ahal da eta Irabazi), eta PP (2) abstenitu egin da.

Kaleratzeak Stop Desahucios elkarteko kideek azaroaren 25eko Osoko Bilkuran azaldu dutenez, Toki Administrazioek ezin dute “ezer esan gabe” gelditu etxegabetzeen aurrean. Hiritarrei babesa emateko beharrezko neurriak hartu eta etxebizitza eskubidea bete dadila bermatu behar dute, haien hitzetan.

Horren harira, egungo etxebizitza galtzeko arriskuan dauden familiei laguntzeko programak martxan jartzeko eskatu dio elkarteak Udalari, aholkularitza eta esku-hartzea indartuz. Udalbatzaren aurrean aurkeztutako mozioan, honako puntuak biltzen dira, besteak beste:

  • Ermuko Udalak ‘Kaleratzerik Gabeko Herri’ izendatzen du udalerria.
  • Udalak beharrezkoak diren baliabide guztiak erabiliko ditu etxegabetzeak geldiarazteko eta bizilekua izateko aukera bermatzeko.
  • Udalak etxegabetzeak saihestu eta koordinatuko dituen pertsona bat edo erakunde bat izendatuko du.
  • Udalak finantza erakundeengana joko du fede oneko zordunen kaleratzeak geldiaraz ditzatela eskatzeko.
  • Udalak etxebizitza hutsen inbentarioa egingo du lehenbailehen.

Txosten osoa, puntu guztiekin, hemen irakurri daiteke.

Udal taldeen erreakzioak

EH Bildu, EAJ, Se puede Ermua ahal da eta Irabazik euren babes osoa eman diote mozioari; bestalde, Udalak gai horren inguruan azken urteetan egindako lan gogorra azpimarratu nahi izan du gobernu taldeak. Carlos Totorika alkateak adierazi duenez, “Ermuak lan asko egiten du familien alde, gizarte zerbitzuetatik, batez ere. Mozioaren oinarriarekin eta puntu nagusiekin ados gaude. Udalak bidea zuzendu eta buru izan behar du, eta herritarrak zapaltzen dituzten bankuei presioa egin behar die. Instituzioa herritarrei erantzutean legitimatzen da”.

Mozioa babestu ez duen talde bakarrak, PPk (bi zinegotziak abstenitu egin dira), proposamenarekin orokorrean ados dagoela esan arren, ez dela ezer berria zehaztu du. “Mozioan zehazten diren ekintzak jada martxan daude, eta asko, gainera, eskatzen denetik haratago doaz. Ez dakar berrikuntzarik, eta ‘Kaleratzerik Gabeko Herri’ izendatzea sinbolikoa baino ez da”, azpimarratu du Fernando Lecumberri zinegotziak.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n