Aritzmendi pilotalekua berrirekiko du udalak estalkia osorik aldatu ondoren

27.11.15
Kirolak

Udalak Aritzmendi pilotalekua berrirekiko du asteartean –abenduaren 1ean- estalkia osorik berritzeko lanean hilabete eta erdi pasatxoko eman eta 141.000 euro propioak inbertitu ondoren. Herriko alkate Carlos Totorika eta Juan Carlos Abascal alkateordea estalpe berria ikusi eta instalazioa nola geratu den ikustera bertaratu dira gaur eguerdian. Bikotea ikusteaz gain, probatzera ere animatu da eta palaz tanto batzuk jokatu izan dituzte. Herriko alkatearen esanetan “herrian ditugun instalazioak hobetzen segitzeko eta modalitate ezberdinetako kirola sustatzeko jarduera izan da honakoa, ermuar guztiek izan dezagun aukera zabala gustuko ditugun kirolak praktikatzeko”.

Egin dena lana hasieratik zegoen xafla metaliko eta metakrilatoko estalpea kendu eta berria jartzea izan da, oso zaharara eta egoera kaxkarrean zegoelako. Orain ipinitako berria sandwich eta karbonatu anitz zelularrekoa da. Proiektua zuzendu duen arkitektoa, Álvaro Pérez de Amezaga izan da eta, honek bisitaldian esan duenez “aurreko estalpeak arazo ugari zituen ez baitzen iragazgaitz, horregatik xaflen bidez ura sartzen zen”.

Pintura ukituak eta ur bero sanitarioaren sistema hobetzearekin amaitutzat emango dira instalakuntzako lanak

Estalpetik ura sartu ez dadin, eraikin eta egitura bat egiten duten puntuak konpondu eta ur-hodi eta erretenak aldatu egin dira. Egindakoaren ondoren Aritzmendi pilotalekuak termikoki eraginkorragoa izango da, hobeto isolatua dagoelako eta askoz ere argi natural gehiago izango du.

Alkateak esan duenez “Ermuko kirol zerbitzuen kalitatea hobetzen eta gora egiten jarrai dezan Gobernu Taldeak duen konpromisoa tinko mantentzen da, kirolaren praktikak eta horren bidez lortzen den ongizateak gora egin dezan gure herrian”. Obrak egiteko etenaldiaren ondoren instalazioa asteartean –abenduaren 1ean- berriz irekiko da. Nolanahi ere, kirolari eta pilotazaleek kiroldegian dutxatu beharko dira, hainbat astetean ez baita ur berorik egongo, ur bero sanitarioaren sistema hobetu bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da