Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekintzak

27.11.15
Euskara

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzak sortu zuen 1949an. 1995ean, kanpoko Gizataldeen Lehen Mundu Biltzarrean, Uruguaiko ordezkaritzak eguna berrindartzeko proposamena egin zuen, eta harrezkero, abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna.

Ermuan egun horretan ere ez diogu muzin egingo gure hizkuntza propio eta indartsuaren aldeko aldarrikapena egiteko aukerari. Hori horrela, egun horretarako ikastetxe bakoitzak prestatutakoaz gain, herri mailan jada hainbat ekitaldi prest ditugu. Honakoak dira:

    • 12:00etan, DBHko eta euskaltegietako ikasleentzako ekitaldia Ermua Antzokian. Multimedia formatuko hitzaldi-emanaldiaren bidez, Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta euskarazko musikaren transmisioari eta sustapenari buruz arituko dira.
    • 14:30ean, Lehen Hezkuntzako ikastetxeentzako ekitaldia Ermua Antzokian. Bertan, Juanita Ibaibarriaga literatura lehiaketaren sariak ere banatuko dira.
    • 17:00etan, Antxitxiketan Begirale Taldeak antolatutako haurrentzako jolasak, Orbe Kardinala plazan.
    • 18:00etan, txokolatada.
    • 19:00etan, adierazpenaren irakurketa.
    • 19:15ean, kriseilu aireratzea Euskal Birusaren eskutik, Martxoak 8ko plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko