KIUBek erosketei, bermeei eta itzulketei buruzko hitzaldia eskainiko du

30.11.15
Gizartea

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) gure herrian zabaldu zenetik hogeita bosgarren urteurrena bete da. Horren aitzakian, hiritarren kontsultak eta zalantzak argitzeko, bi informazio hitzaldi eskainiko dira abenduan.

Asteazken honetan, abenduak 2, “Erosketak: bermeak eta itzulketak” hitzaldia izango da 18:00etatik aurrera Lobiano Kultur Gunean. Bertan, KIUBeko kideek erosketen ezaugarri eta baldintza zehatzei buruz hitz egingo dute, baita bermeen eta itzulketen inguruan egun dagoen araudiari buruz ere. Horrela, etxebizitzako hornidurek sortu ohi duten kontsulta zaparradari erantzuna eman nahi zaio, esaterako, oraintsu argindarra orduaren arabera fakturatzeko aldaketak eragin duena.

Bigarren hitzaldia abenduaren 17an, osteguna, egingo da, “Etxeko hornidurak: argindarra, gasa…” izenpean. Lobianon izango da hitzaldi hori ere, arratsaldeko bost t’erdietatik aurrera.

Bi hitzaldiek izaera dibulgatiboa dute, eta hiritar guztientzat irekiak eta doakoak dira. Hogei pertsona baino gehiago daude jada izena emanda bi ekitaldietarako, baina edonor bertaratu daiteke arazorik gabe. Hori bai, gogoan izan behar da Lobianoko aretoan gehienez ere 95 pertsona sartzen direla.

Hitzaldiek Eusko Jaurlaritzaren eta Kontsumoko Euskal Institutuaren, Kontsumobideren, babesa dute.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude