Curso: ¿Tiene género la violencia de género?

01.12.15
Berdintasuna

Patricia Verdes Zearra abokatuak hitzaldi interesgarri eta pedagogikoa emango du bihar –abenduaren 2ko asteazkenean- emakumearen Topagunean, arratseko bost eta erdietatik aurrera. Bizkaitarra aditua da genero gaietan eta Maria Maeztu Foro feministaren kidea. Hizlariak Genero indarkeriaren aurkako legediaren aplikazio praktikoaz mintzatuko zaigu. Eta hizpide izango duen gaiaren harira hausnarketa bat konpartituko bertaratutakoekin, horri erantzuten saiatuz: Generorik ba al du genero-indarkeriak?

Abokatuak bere hausnarketa izango du mintzagai. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen pertsona ororentzat librea da, ez baita ezer ordaindu behar. Bi ordu iraungo duela aurreikusita dago, galde-eskariak barne direlarik. Jarduera Berdintasun udal Alorrak antolatu du eta bere jardueren egutegian txertatuta dago. Guk hori lasterbidez ustez dizuegu, bertan xehetasun guztiak ematen baitira.

Eta horrez gain, jarraian EHUko Multimedia Laborategiko bideoa. Non gai horreninguruko hitzaldi bat jasotzen duen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak

Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko