Ermuan egin duen Osokoan 2016ko ekintza plana zehaztu ondoren, Innpulso sarea tinko aurrera

02.12.15
Erakundea

Innpulso sareak estatuko 53 udalerritako ordezkari politikoak eta teknikoak bildu ditu gaur Ermuan egin duen Osokoaren bilkuran. Horren buru izan da, Gobernuko Lehiakortasun eta Berrikuntza Ministerioaren zuzendari nagusia, Maria Luisa Castaño andrea. Berarekin bat orain presidentzia konpartitzen duten Barakaldoko alkatea, Amaia Del Campo, eta Mostolesekoa, David Lucas, anfitrio izan den herriaren Carlos Totorika lehen ordezkariarekin batera.

Osoko bilkura horretan, orain gutxi Kontseilu Errektoreak Barakaldon eginiko bileran hartutako erabakiak aintzat hartu dira. Horrez gain, Innpulso Sarearen elkartean gauzatu diren lanen berri ere eman da.

Atzoko arratsean Izarra Centren bildutako lan taldeen emaitzak aurkeztu dira. Tailer horietan finantzazio eredu berrien inguruko proposamen hainbat aztertu ziren, horren buru izan direlarik Mostoles, Valentzia eta Ekonomi eta Lehiakortasun Ministerioa. Berrikuntza tresnak izan daitezkeenak bultzatzeko aukerak ere landu zituzten, horren ardura Madrilek izan zuelarik. Azkenik, hirugarren taldeak berrikuntza hirian txertatzeko ereduak aurkeztu zituen Terrassa herri kataluniarrak.
Gaurko Osoko bilkuran Sareak 2016ko izango dituen zereginak ere onartu dira, ekintza plana zehaztuz. Datorren urtealdiko aurrekontua 100.000 eurotakoa izango dela erabaki da.

Bilerari amaiera eman dio Ermuko alkateak. Gure herriak berrikuntzarekiko eta giza nahiz ekonomi ekosistemak eraikitzeko duen konpromisoa azpimarratu du Totorikak, horiek ahalbidetuko baitute udalerriaren hazkundea eta aberastasuna. Ordezkariak, Sareari eskerrak eman dizkio bilera hain garrantzitsua egin izanagatik eta Ermuarengan jarri duen konfiantzagatik.

Honako ekimenak aurretik dituen erronkak ugari badira ere, ekosistema ekonomikoak eratzearen balantzea positiboa da, herritarroi berrikuntza dakarkigulako eta administrazioei modernizazioa. Hurrenez hurren. Herritarrengandik hurbil dagoen, beharrak antzematen eta pertsona nahiz enpresen oportunitateak interpretatzen duen toki-administraziotik horrela egitea etorkizuna irabazi eta eraikitzea da.

Egunak eman duena 3 minutuko ikus-entzunezkoan laburturik

Eta azkenik, eguneko gauzarik garrantzitsuenak di-da batean laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoa uzten dizuegu. Bihar gauza gehiago kontatuko ditugu. Amaitzeko, gogoratu jardunaldiak eta bilerak zuzenean jarraitu daitezkeela webgune korporatibo honetan streaming bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da