Ongarai eta Sallabente auzoetako bi tarte asfaltatzeko lanei ekin zaie

04.12.15
Abisuak eta matxurak

Ongarai eta Sallabente auzoetako bi tarte asfaltatzeko lanei ekin zien atzo Asfaltia izeneko enpresa, trafiko asko dutenak izan eta oso egoera oso desegokian egoteagatikoetan. Lan horiengatik esleipendunari 54.500 € ordainduko zaizkio, BEZ barne. Jarduera zuloak dituzten eta egoera txarrean dauden bide eta kaleak konpontzeko premia dutenen planaren baitan kokatzen da.

Zereginak bi pauso hartuko ditu barne, lehenengoan kale tartea altxatzea izango da –fresatu- kaxkar dagoen geruza erretiratzeko. Bigarrenean, asfalto berria jartzea. Lehen zatia Ongarain kokatzen da, musika ensaiatzeko lokaletatik Betiondo baserrira doan tartea. Bigarren zatia, aldiz, Gipuzkoa Etorbideko kalean, 66 eta 68. zenbakien atzeko aldean eta Imag enpresaren aurrean dagoena da.

Gure udalerrian konpondu eta berritzea behar duten zonalde gehiago ere baditugu, prebentzio-mantenu lan horien testuinguruan. Nolanahi, dena batera ezin daitekeenez egin eta lehenetsi behar izan denez, deskribaturiko bi horiek aukeratu dira hainbat arrazoi kontutan hartuta.

Ongaraiko kasuan, bertan Anaitasuna eta San Pelaio ikastetxeak nahiz kirol-gunea daudelako eta horietara pertsona asko kotxez joaten delako, eskolako autobusa eta garraioa ahantzi gabe. Bigarren lekuaren kasuan, bertan dagoen enpresara material zama-lanak egitera kamioi asko sartzen direlako. Zama-lan horiek herritarrontzat arriskutsuak izan daitezkeelarik baldin eta zoru irregularrean egiten badira,kargak albo batera egin edo erori baitaitezke.

Lan horiei esker, zoruak itsasgarritasunean irabaziko, azalera urragarriago izanez gero aukera gutxiago izan da ibilgailuek irrist egiteko, bide segurtasunaren mesedetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.10.25
Meatze-erlea aliatua eta laguna da

Espeziea funtsezkoa da ekosisteman eta ez die kalterik egiten gizakiei
Imagen
Uretamendiko tunelak | Túneles de Uretamendi
04.08.25
Uretamendiko tunelak itxita 22:00etatik 06:00etara

Mantentze lanak direla eta, Ermuko saihesbidea erabili beharko da AP-8 autobidera sartu edo irteteko
Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago