Bisita gidatuek eta ia hamar hitzaldik osatzen dute BizHirik azokaren programa

10.12.15
Gizartea

Gaurtik aurrera zabalik izango da BizHirik azoka tematikoa Izarra Centren, etxebizitzetan bizi kalitatea hobetzeko soluzioak erakusteko asmoz. Ermuko Udalak eta herriko Spara arkitektura kooperatibak antolatu dute ekimena, eta gaurtik igandera arte irekita egongo da. Bertan, erakusketaz gain, arlo ezberdinetako adituen hitzaldiak ere eskainiko dira.

Erreformen edo egokitzapen zehatzen bidez etxebizitzak eta bizi kalitatea hobetzeko bideak erakustea da BizHiriken helburua. Sparak irtenbide teknikoak eta erabili daitezkeen konponbideak azalduko ditu, behar sozio sanitarioak dituzten pertsonek eta euren familiek egokitutako etxebizitzak edo neurrira eraberritutakoak izan ditzaten.

Gaur eguerdian inauguratuko da erakusketa, eta 13:30ean lehen bisita gidatua egingo da, ordu erdi ingurukoa. Erakusketa bost zatitan banatuta dago, eta ibilbide bat eratzen dute. Larunbatean eta igandean, beste bina bisita egingo dira, 10:30ean eta 17:30ean, zehazki. Plazak mugatuak direnez, izena eman behar da bizhirik.ermua.es webgunean, bizhirik@udalermua.net helbidean edota 615 99 28 23 telefonoan.

Erakusketa norbere kontura ikusi nahi duen edonork honako ordutegian egin ahal izango du:

  • Ostirala: 17:00etatik 20:00etara
  • Larunbata eta igandea: 10:30etik 13:30era, eta 17:00etatik 20:00etara

Jardunaldi informatiboak lau egunetan

Erakusketaz gain, ia hamar hitzaldi eskainiko dira BizHirik azokaren barnean lau egunetan zehar. Lehen hiru saioak gaur izango dira, 18:00etatik 20:00etara, “Adina ulertzeko beste modu bat” izenpean. Bertan izango dira Matia Fundazioko Miguel Leturia, Jubilares elkarteko Miguel Angel Mira, eta Egunsentia proiektuko Fernando Abajo.

Etxebizitza eta zure bizi-kalitatea” izango da puntu nagusia ostiralean 18:00etatik 20:00etara, eta horretaz arituko dira Ermuko Udaleko Gizarte eta Kultura Arloko zuzendaria, Merche Gonzalez de Celis, Tecnalia taldeko Silvia Urra eta Spara kooperatibako Agurtzane Paz.

Asteburuan zehar, jardunaldiak goizeko ordutegira igaroko dira, eta bai larunbatean eta bai igandean, 11:30etik 13:30era izango dira. Larunbatean, APTESeko Adriana Martinez, Debabarreneko Adinekoen Kontseiluko Sergio Serrano eta Burulogy elkarteko kideek adinekoei eta gizartean duten balioari buruz mintzatuko dira. Jardunaldiei amaiera emateko, Myriam Dominguez (Vida Naturalia), Unai Arrieta psikologoa eta Miren Vives eta Patxi Galarraga (Projekta – Urbes for all) bilduko dira Izarran, eguneroko ohiturek egungo eta etorkizuneko osasunean duten eraginaz aritzeko.

Azokari, jardunaldiei eta erakusketari buruzko informazio guztia bizhirik.ermua.es webgunean topa dezakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du