‘Zuzen jokatu egunero: praktikatu justizia’ Caritasen 2015eko Gabon kanpaina

10.12.15
Gizartea

Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpaina berriari hasiera eman dio. Caritasek elkartasuna eskatu du Gabonetan, egoera larrian daudenei laguntzen jarraitzeko. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali digu orain egun batzu. Eskutitzean esaten duenez gure etxeetara jo du egiten duen lanaren berri emateko eta gure diru-laguntza eskatzeko. Idatzian Caritasek dio “gure atea jotzen duela, gure inguruan egoera larrian daudenen artean banatuko duen diru-laguntza eskatzeko”. Aurrerago dioenez, “jakin badakite dirua eskatzeko ez dela unerik egokiena eta ezinezkoa bazaizu ulertuko dugu”.

Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere, lurraldean ‘Partekatu eta ugaritu’ titulua duen kanpainaren hiru orrikoa ere sartu dute. Emariak transferentzia bidez egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru-kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.

Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 107 pertsona edo familiei laguntza eman zaie azarora bitartean. Aurrekoak baino gutxiago zorionez. Beraz, krisialdiaren eraginez eta laguntza behar dutenen kopurua jaitsi egin da. Horrez gaiz, gizarteratze heziketaren barne hainbat ikastaro eman ditu: 15 haurrentzat; sukaldaritza 15 lagunentzat eta jostun ikastaro beste 14rentzat eta Eskulanetan dozena batentzat (12) ere egin ditu aurten. Bestalde, Ekorropa dendak aurrera segitzen du, non bertako lanpostuak mantendu diren. Eta iaz birziklatu eta aprobetxaturiko 21.086 jazki saldu dituzt6e.

Caritasek iazko Gabonetako kanpainan Ermuan eta Mallabian 12.978,00 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 61.229,34 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 80.579,72 eurotakoak. 2014ko aurrekontu horren berri zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:

2014ko diru-sarrerak
Gastuak Kopurua Sarrerak Kopurua
Familientzako diru-laguntzak 54.448,02 Gabonetako diru-bilketa 12.978,00
Pisuaren mantenua 1.302,44 Bestelako diru-bilketak 6.794,00
Haurrentzako tailerrak 660,00 Emandako sosak 6.359,00
Inprentako gastuak 902,66 Elizbarrutiko fondoak 54.448,02
Argindarra 840,00    
Telefono/Fax gastuak 359,88    
Larrialdietarako diru-laguntzak 2.591,34    
Boluntarioen gastuak 125,00    
Guztira 61.229,34   80.579,72

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko