Euskazko Produktuen katalogoa banatu du herrian udal sailak

11.12.15
Euskara

Euskara sailak ehunka ale banatu ditu, ohiko lekuetan hartu ditzakegunak

Abendua aurrera doa. Urtea amaitzeko. gero eta gutxiago falta da. Jai eta ospakizun ugari ate joka. Urteko garai honetan euskarazko liburuak, musika edota jokoak kontsumitu, erosi eta seme-alabei edo ingurukoei oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 140 bat udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk, horien artean Ermukoa. Aurtengo katalogoak hamazortzigarrena da eta ohiko lekuetara banako zaigu ermurraoi.

Erabilgarri eta probetxugarria; gurasoentzako eta 0tik 12 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek

Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zazpi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, DVD filmak, jostailu eta jokoak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.

Edizio digitala berritua

Paperezkoaz gain, www.katalogoa.eus webgunea berriturik aurkituko duzu, mugikor eta tabletetara egokitua, diseinu berritzailearekin eta beste hainbat osagai interesgarrirekin. Paperean jasotako produktuez gain, merkatuan aurki daitezkeen beste asko agertzen dira. Idazle, musikari, filmagileekin egindako elkarrizketak, haien inguruko albisteak, nobedadeakiritziak ikusi eta irakurtzeko aukera izango duguwebgune berrituan. Aukera dago, gainera, argitaletxearen denda birtualera iristeko produktuaren gainean klik eginez eta, nahi izatera, begiz jotako produktuaren erosketa etxetik egiteko.

Urte osoan bizirik eta eguneratua dagoen gunea da www.katalogoa.eus, argitaletxeek berek aukera baitute produktu berriak zuzenean sartzeko merkaturatu ahala eta katalogatik kanpo gelditu direnak kentzeko. Hartara, webgunea urte osoan kontsulta daiteke, eta informazio berria eta interesgarria aurki daiteke bertan. Produktuen bilaketa azkarra egiteko aukera ere baduzu, adinaren, prezioaren nahiz beste ezaugarri batzuen arabera merkatuan dauden produktuak aurkitzeko.

Paperezko edizioari orokorrari dagokionez, 120.000 ale inprimatu dira eta aurten Ermuan horietako ehunka izango ditugu eskuragai, ohiko lekuetan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko