San Pelaio kaleko espaloian ditugun zuhaitzak bertan geratuko dira

14.12.15
Gizartea

San Pelaio kaleko espaloian ditugun zuhaitzak bere horretan eta dauden lekuan geratuko dira, larunbaten egin zen auzo galdeketan parte hartu zuten 175 lagunetatik 114 horrela nahiago dutelako. Beren iritzia ematera deiturik zeuden kaleko 10. eraikinetik 32ra bitartean bizi diren edo etxabeetan establezimenduak dituzten 460 pertsonek. Deialdiari 175 lagunek erantzuten zieten (deitutakoetatik %38) eta horietatik 114 pertsonek (%65ak) zuhaitzak daudenean uzteko iritzia adierazi dute. Beste 54 partaidek (partaideen %31) zuhaitzak espaloitik kentzeko iritzia agertu dute eta beste 6 bizilagun (partaideen %3,4) zuhaitzen erdiak lagatzeko aukeraren aldeko agertu da. Boto bakar bat (1) baliorik gabekotzat jo da. Horiek izan dira emaitzak, gaur goizean ezagutu direnak ontziaren prezintua kendu eta paperak multzokatu eta zenbatu ondoren.

Juan Carlos Abascal zinegotziak emaitzen berri eman du goizean eta “parte hartu duteneni eskerrak eman dizkie planteaturikoaz iritzia adierazi izanagatik”. Hirigintza alorreko arduradunak ontzak eman du esperientzia eta emaitza. “Ez dugu galdetu galdetze hutsagatik. Auzoko lagunen iritzia jakina nahi izan dugu, egiten ari garen obra birplanteatu behar baikenuen oraintxe izan delako une aproposa, ez amaitutakoan, obra bera bi aldiz egiteko. Galdera luzatu dugu, guri horrela planteatu zaigulako eta parte hartzea baliozkotzat jotzen dugulako, ukitutako pertsonen iritzia ezagututa jakitun izan eta irizpide bat edukitzeko ”.

Horren harrira, arduradun politikoak adierazi du zuzentzen duen alorrak “lanean jarraitzeko asmoa duela konponbiderik onena bilatzeko eta espazio publiko hori erabiltzean mugak antzematen dituztenei ere so eginez, ukipen hori murrizteko eta pasatzeko eskubide eta aprobetxamenduaren arteko oreka bilatzeko”.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
20.05.25
Ermuak Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen-fasearen hirugarren saioa hartuko

'Udabarria bertsotan' Lobianon ikusgai izango, osteguneko 18:30etatik hasita. Sei bertsolari arituko