Ermuko arkulariek arrakasta lortu dute Bizkaiko Txapelketan

14.12.15
Kirolak

Betiondo Arku Tiraketa Klubeko kideek Bermeon jokatu den Arku Tradizionaleko Bizkaiko Txapelketan parte hartu zuten pasatu den igandean. Basilio Izquierdo eta Mikel Lopez kirolari ermuarrek sekulako emaitzak lortu dituzte lehiaketa horretan.

Lehenengo postua eskuratuta, Aretoko Arku Tiraketako Bizkaiko Txapeldun izendatu da Basilio Izquierdo arkularia, Betiondo klubeko presidentea. Bestalde, Mikel Lopez taldekideak bigarren postua eskuratu du, eta Bizkaiko Txapeldunorde izendatu da kategoria berean.

Bermeoko Arku Klubak antolatu du XXII. Gabonetako Txapelketa hori, Bizkaiko Arku Tiraketa Federazioaren laguntzarekin, eta herriko Arane kiroldegian jokatu da.

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne