Inauterietako kartelen lehiaketa abian jarri du Ermuak

15.12.15
Kultura eta Gazteria

Aurtengo urtea amaitzear gaude, eta 2016ari ongietorria emateko prest. Urte berri horretan, otsaileko lehenengo astea inauteriz jantzita iritsiko da Ermura. Jai koloretsu horietara pixkanaka gerturatzeko, Ermuko Udaleko Kultura Sailak 2016ko inauterietako kartelen lehiaketa zabaldu du.

Nahi duen guztiak parte har dezake lehiaketan, eta 500 euroko sari bakar bat emango da. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da datorren urtarrilaren 14a arte.

Edozein teknika erabili daiteke kartela egiteko, baina bete beharreko baldintza batzuk ere badaude. Batetik, aurkezten diren lan guztiek ‘Carnavales de Ermua 2016ko Inauteriak’ izan beharko dute idatzita, eta gutxienez 42x30zm-ko eta gehienez 48x33zm-ko neurria izango dute.

Lanen aurkezpenari dagokionez, Lobiano Kultur Gunean jasoko dira guztiak (Goienkale 10, 48260 Ermua, Bizkaia), lanegunetan 9:00etatik 21:00etara. Kartelak behar bezala bilduta eta euskarri gogorrean aurkeztuko dira, kaltetu ez daitezen. Azalean ‘2016ko inauteriak kartel lehiaketa’ idatziko da hizki larriz, eta barruan, gutunazal itxi batean, egilearen izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia jasoko dira txarteltxo batean.

Epaimahaiak obrak aztertu eta urtarrilaren 16an jakinaraziko du zein den garailea.

Lehiaketari buruzko xehetasun guztiak, dokumentu honetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu