Badator, badator Olentzero gure gutunak jasotzera

16.12.15
Euskara

Pasatu den ostiralean kaleko argiak piztu ostean, Gabonak bertan ditugu Ermuan. Laster iritsiko da Olentzero gure etxeetara, eta urtero legez, Udal Euskara Sailak, udal liburutegiarekin lankidetzan, Olentzerori  gutuna egitasmoa martxan jarri berri du.

Ikazkina iritsi da dagoeneko liburutegira, eta bertara eraman daitezke datorren urterako ditugun desio onak. Aurten ere opari ederrak ekarriko ditu; ikusi besterik ez dago abenduaren 30ean banatuko duen opari sorta.

Ekimenean parte hartzeko, euskarazko gutuna idatzi eta liburutegira eramatea besterik ez da egin behar. Abenduaren 30a baino lehen entregatu beharko dira lanak; egun horretan bertan, gutun guztiak adinka sailkatu eta zozketa bidez liburutegian ikusgai dauden opari guztiak banatuko dira. Zerrenda osoa hemen kontsultatu daiteke.

Egitasmo honen bidez, Euskara Sailaren asmoa euskaraz idaztera bultzatzeaz gain, familia artean euskarazko jolasak sustatzea da.

Lehiaketaren datu orokorrak, sarien zerrenda eta xehetasun gehiago, hemen.

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte