Gabonetako eta azterketa garaiko ordutegi bereziak izango liburutegian

16.12.15
Udal Liburutegia

Liburutegiak bere ordutegia egokitu egingo du Gabon jai egunak izango eta azterketa garai hastear dagoelako. Jaiegunetan itxita egongo da eta zabaltzen duen egunetan ordutegi zabalagoa izango du zerbitzuak hala nahi duten ikasleek urtarrileko azterketak presta ditzaten.

Honela, abenduaren 24 eta 25ean (Gabon-gaua eta Eguberri-eguna), abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean (Gabon Zahar eguna eta Urteberri Eguna) eta urtarrilaren 6an (Errege Eguna) Liburutegia itxita egongo da. Urtarrilaren 5ean, Errege Egunaren bezpera, goizez egongo da irekita soilik, 9:00etatik 14:00etara.

Azterketak prestatzeko ordutegi luzatzea

Abenduaren 26an eta 27an eta urtarrilaren 2an eta 3an (larunbata eta igandea) ordutegia bi ordu luzatuko da, azterketa garaian egin ohi den moduan. Horrela, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etarik 20:00etara irekieta egongo da.

Urtarrilaren 7tik 21era bitartean, biak barne, Liburutegia astelehenetik ostegunera 9:30etik gauerdira arte irekiko da segidan. Ostiraletan ohiho ordutegia mantenduko da, 9:30etik 20:30era, alegia. Eta larunbat eta igandeetan 10:00etarik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.