Hiriko lorezaintza eta mantenuan sei hilabetez jardungo dute 15 langabetuk

17.12.15
Ekonomi Sustapena

Gure Udalak langabezian egon diren 15 pertsona egun erdiz kontratu berri ditu sei hilabeterako horien enplegagarri tasuna hobetzeko plan pilotu esperimentalaren bigarren fasearen baitan. Taldeak lana eta trebakuntza uztartuko ditu eta aste honetan -15ean- “Berdegune eta lorategiak instalatu eta mantentzeko; espazio irekiak garbitzeko eta lana altueran egiteko” ziurtagiri profesionala eskuratzeko moduluari ekin diote. Datozen sei hilabeteetan beraien trebakuntza osatu eta lan esperientzia lortuko dute, herriko lorategi eta berdeguneak hobetu eta mantentzeko jardunean, eta aisialdirako estalita ditugun elementuen garbiketa gauzatzean (Valerio, San Pelaio, etab…; arrapala eta eskailera mekanikoen estalkiak eta geltokietako markesinak garbituaz. Ezagutza eta lan-esperientzia horrek enplegua lortzeko aukera gehiago emango dizkielakoan.

Programan parte hartzen ari dira 8 gizon eta 7 emakume, guztiek ere ermuarrak. Peoi kategorian kontratatuak izan dira eta taldeko bat da enkargatu eta ofiziala. Lehenengo bi egunetan lan segurtasuneko ikastaroa egin izan dute, alturan aparailu mekanikoekin eta berariazko tresnekin lan egiten ikasteko. Ekimena Enplegu eta Trebakuntza programen barne berritzailetzat jo da; taldearen kohesioa eta errendimenduaren lagungarri delako.

Ermuko 2015eko plan pilotuaren helburu nagusia

Udalak Lanbiderekin –euskal enplegu zerbitzuarekin- batera aipatu plana abian jarri zuten 2015eko uztailean lan-munduratzeko zailtasunak zituzten herriko biztanleek beren enplegagarri tasuna hobetzeko plan pilotu esperimentalaren barne. Planak proposatzen zuen partaideek beraien eskumen pertsonaletan trebatu eta aurrera egitea, 2. mailako ziurtagiri profesionalaren ziurtagiria lor zezaten eta, udalak egindako kontratuaren, eta enpresa pribatuekiko harremanaren bidez enplegura hurbiltzea, enplegua bilatzen edo beren kasa jardun dezaten prestatuz.

Horrekin guztiarekin gizarte zerbitzuetan atenditzen diren herritarrei beren beharrei egokitutakoa enplegurako politika aktibo eskaini nahi zaie, pertsonalki, laboralki eta merkatuaren ikuspegi aldatzeko eta arrakasta lortzeko aukerak gehitzeko.

‘Literazia’ programa pilotuaren lehen fasea aurreko astean bukatu zen. Horren bidez parte hartu dutenei trebatu egin zaie edozein mezu ulertu, erabili, hausnartu eta aplikatu dezaten, berezko dituzten gaitasunean aurrera egin (sakondu) atal pertsonalean gara daitezen, herritar aktibo eta sozialki kohesionatu izan daitezen, Lanbide Heziketaren 2. mailako ziurtagiri profesionaletan ezarritako konpetentzia linguistiko eta matematikoa eskuratuaz. Taldeak trebakuntzaren lehen fasea bete du eta 13 pertsonetatik 12 lortu dute eskatzen zitzaien maila. Programa 17 lagunek hasi zuten, bidean 4 geratuaz. Ikastaroa ‘Servicios empresariales y tecnologías de la información’(STIk). izeneko enpresak eman du.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du